Easo plazan ospatu dituzte santomasak Amarako bizilagunek
San Tomas Eguna Erdialdetik eta Parte Zaharretik harago doan festa eguna izanda, Donostiako auzo askotara hedatu ohi da jai giroa. Easo plazan ere txistorra usaina nagusitu da eguerdian eta bizilagun asko jaitsi dira euren etxeetatik, auzoko postuan mokadu bat hartu eta auzotarrekin hitz egitera. Familian edo lagun artean, musika eta giro ona izan dute lagun ordu batzuetan bertaratu direnek..
Hona hemen Amarako argazkiak: