Euria ez da oztopo izan San Tomas egunaz gozatzeko
Txistorrez eta taloez gain, euria izan da nagusi San Tomas egunean, eta aterkiek hartu dute Plaza Berria. Eguraldiaren iragarpena jakinda, donostiar askolehen orduan iritsi dira Erdialdean eta Parte Zaharrean jarritako postuetara, eguneko lehen pintxoa jan eta inguruko giroaz gozatzeko asmoarekin.
Txistorrez eta taloez gain, euria izan da nagusi San Tomas egunean, eta aterkiek hartu dute Plaza Berria. Urteroko legez, euskal jantzia armairuaren hondotik berreskuratu, eta Parte Zaharrerako bidea egin dute donostiarrek. Eguraldiaren iragarpena jakinda, baina, horietako asko eta asko lehen orduan iritsi dira Erdialdean eta Parte Zaharrean jarritako postuetara, eguneko lehen pintxoa jan eta inguruan buelta bat emateko asmoarekin.
Ezinbestean, Plaza Berriaren inguruan ibili direnak egunaren protagonista agurtzera pasa dira. Xixili da aurtengo txerria eta plazaren erdigunean jarritako hesia ikusmin eta harriduraz inguratu dute etxeko txikienek. Arazoak ere izan dituzte animaliarengana ailegatzeko, euria dela eta andanaka aterkik oztopatu baitute, askoren urteroko bisita.
Eguraldia dela eta, plazak baino, aterpeak egon dira beteta goizean zehar, eta postuetako salmenta behar baino mantsoago hasi da, baina txistorra eta taloak egiten dabiltzan eskola eta elkarteak datozen orduetan jende gehiago animatuko delakoan daude. Nolanahi ere, gerturatu goizean bertaratu gogotsu ibili dira, kalean gora eta behera giroaz gozatzen. Aurten, 167 postu jarri dituzte Parte Zaharrean eta Erdialdean: 46 txistorra postu, eta gainontzekoak, artisautza eta bestelako jakienak. Horrez gain, animalien, barazki eta fruituen erakusketak daude, baita haurrentzako tailer eta jolasak ere.