Zubietako erraustegitik Nafarroara bidalitako hondakinetan irregulartasunak atzeman dituzte
Nafarroako Gobernuak baieztatu duenez, Zubietako erraustegitik hondakinak bidali dituzte Artatxoako (Nafarroa) Edofert Sansoain SM enpresara, bertan kudeatu daitezen, Berria-k jakinarazi duenez. Hondakinen horien kodea, ordea, “okerra” dela argitu dute, eta errausketa plantak kode horiek erabiltzeko baimenik ez duela gaineratu du.
Urriaren 16an jakinarazi zuen GuraSOSek Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasuneko diputatu Jose Ignacio Asensio ikertzen ari direla Donostiako epaitegi batean, ingurumenaren aurkako delitu bat eta dokumentuen faltsutzea egotzita.
Fiskaltzaren arabera, Zubietako plantan “hondakin arriskutsuak” sortu ziren 2022an, eta Eusko Jaurlaritzak ez du halakorik baimentzen. Jarduera hori “ezkutatzeko”, hondakin kode bat eta kontzeptu bat “oker” eman omen zituen. Hondakin horien parte bat Artatxoara bideratu zuen GHK-k, Ecofert Sansoain enpresak kudeatu zezan. Ordea, enpresa horrek ez dauka hondakin arriskutsuak jasotzeko baimenik.