Caritasek Taupagunea jarri du Artzai Onaren atzean, "elkar ezagutzeko espazioak sortzeko"
Taupagunea da Artzai Onaren aurrealdean Caritasek jarri duen. Han ezagutaraziko dituzte Caritas Gipuzkoak dituen zentroak eta programak. Haietako bakoitzak zuzenean azalduko dituzte horiek, parte-hartzaileek, boluntarioek eta langileek lagunduta.
Taupagunea “elkarrizketarako tokia” da eta egitasmoak zuzenean ezagutzeko aukera eskaintzen du. Gunea “dinamikoa” izango da eta gonbidatutako pertsonak izango ditu goizez. Besteak beste, Piter Ansorena, Porrotx pailazoa, Donostiarra elkartea eta Basque Culinary Centerreko ordezkariak joango dira.
Haiekin batera azalduko dituzte “zein garrantzitsua den solidaritatea pertsona guztientzat eskubideak eskaini eta aukerak sortzen dituen gizartea eraikitzeko”. Horrez gain, haurrentzako tailerrak eta zuzeneko musika egongo da.
Taupagunea astean zehar irekiko da abenduaren 22tik urtarrilaren 5era bitartean (jaiegunetan itxita), ordutegi honekin: 10:30-13:30 eta 17:00-20:00.