Hasierako onarpena eman dio udalak Mugikortasun Planari eta Isuri Gutxiko Eremuaren proiektuari
Donostiako Udalak hasierako onarpena eman dio joan den astean aurkeztu zuen 2024-2029 Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planari. Espedientea jendaurrean jarri du 45 egunez, alegazioak aurkeztu ahal izateko eta plana onartzeko prozeduran “parte hartze publikoa sustatu eta bermatzen duen programa” onartzeko.
Tokiko Gobernu Batzarrak, halaber, hasierako onarpena eman dio Isuri Gutxiko Eremuaren Proiektuari, eta 30 eguneko jendaurreko eta parte hartzeko epea jarri dio proiektuari, herritarrek eta inplikatutako erakundeek proiektuari dagokionez egin ditzaketen ekarpenak jasotzeko.