Infernuko eremua urbanizatzeko proiektua behin betiko onartu du udalak
Tokiko Gobernu Batzarrak behin betiko onartu du Infernua eremua urbanizatzeko proiektua. Eneko Goiak alkateak adierazi duenez, proposamenaren helburua “eremua birsortzea” da, “hiriko sarreretako bati irudi berri bat emanez”. Aurkeztutako dokumentuak teknikoki definitzen ditu eraldaketa hori ahalbidetuko duten urbanizazio-lanak.
Infernuko lanak “berehala” hasiko direla baieztatu du, obrak oztopatzen ez duten hainbat arazo dauden arren. Batetik, Gipuzkoako Diputazioak duen makinaria parkea lekualdatu behar dela adierazi du Goiak, “jada beste leku bat” finkatuta duten arren, bertan jarraitzen baitute makinek.
Bestetik, adierazi duenez, oraindik badago “eraikinen bat okuparen batekin”, baina auzia “bideratuta” dagoela adierazi du.
Lehendik adostuta dagoenez, eremu horretan 540 etxebizitza, Babes Publikoko 270 etxebizitza eta 270 etxebizitza libre, eta merkataritza erabilerarako espazio bat eraikitzea aurreikusten da.