Estreinatu dute udaletxeko hormako Gabonetako ikuskizuna
Asteazken iluntzean estreinatu du udalak Gabonetako bideomappinga, egunero udaletxearen horman ikusi ahal izango dena. Bigarren aldia da Gabonetan bideomappinga egiten dena, iaz San Telmo Museoan egin ondoren.
Aurtengo bideomappingak Gabonetako musika eta eszenak jartzen irudikatzen ditu, udaletxeko hormetara beren-beregi egokitutako ikuskizuna eskainiz.
Urtarrilaren 4ra bitarte egongo da ikusgai egunero, ordutegi honekin: 18:30ean, 19:00etan, 19:30ean, 20:00etan, 20:30ean, 21:00etan eta 21:30ean. Pase bakoitzaren iraupena 6 minutukoa da.