Aldaketak eragingo ditu Dbusen Errege Magoen desfileak
Errege Magoen desfilea egingo da urtarrilaren 5ean, 17:30etik 19:45era gutxi gorabehera, eta horrek aldaketak eragingo ditu Dbuseko zerbitzuetan.
Honakoak izango dira Dbusek aurreikusi dituen aldaketak:
• 5-Benta Berri eta 25-Benta Berri-Añorga
San Martin 52an ibilbide bukaerako geldialdia egingo dute. Askatasunaren Hiribidea 31ko geltokiak, Okendokoak, Bulebar 17koak eta Urbieta 20koak ez dute zerbitzurik izango. San Martin 52 geltokira eramango dira.
• 16-Igeldo eta 18-Seminarioa
San Martin 48an egingo dute ibilbide bukaerako geldialdia. Askatasunaren Hiribidea 31ko geltokiak, Okendo 5ekoak, Gipuzkoa Plazakoak, Bulebar 19koak eta Urbieta 6koak ez dute zerbitzurik izango. San Martin 48 geltokira eramango dira.
• 21-Mutualitateak-Anoeta eta 28. Amara-Ospitaleak
Ez dira ibai aldetik ibiliko. Easo 12an ibilbide bukaerako geldialdia egingo dute, Arrasate kalearen eta San Martin kalearen artean (kontrako norabidea). Ondoren, Easotik joango dira (kontrako norabidea), eta gasolindegi zaharraren parean geldialdia egingo dute. Easo 19ko geltokiak, Okendo 11koak, Bulebar 9koak, Urbieta 12koak eta Urbieta 58koak ez dute zerbitzurik izango. Easo 12an eta gasolindegi zaharraren parean geldialdia egingo dute.
• 26-Amara-Martutene
– Erdialderantz: ez da ibai aldetik ibiliko. Easo 12an ibilbide bukaerako geldialdia egingo du, Arrasate kalearen eta San Martin kalearen artean (kontrako noranzkoa). Gernikako Arbolako geltokiak, Mª Cristina Zubikoak, Okendokoak 11 eta Bulebar 13koak ez dute zerbitzurik izango. Easo 12an eta gasolindegi zaharraren parean geldialdiak egingo ditu.
– Amara-Martutene alderantz: Easotik ibiliko da (kontrako norabidea), eta gasolindegi zaharraren parean geldialdia egingo du. Bulebar 13ko geltokiak, Urbieta 6koak eta Mendeurrenekoak ez dute zerbitzurik izango. Easo 12an eta gasolindegi zaharraren parean geldialdiak egingo ditu.
• 19-Aiete-Bera Bera
Aldapetatik jaistean, Lizarra kaleko 2. zenbakian (behin-behineko zutoina) geldialdia egingo du. Lizarra kaletik Aiete aldera ohiko ibilbidea egiten jarraituko du. Easo 27ko geltokiak, Okendo 11koak, Gipuzkoa Plaza-Peñafloridakoak, Urbieta 6koak eta Larramendikoak ez dute zerbitzurik izango. Lizarra kaleko 2. zenbakira (behin-behineko zutoina) eramango dira.
• 23-Errondo-Puio eta 32-Puio-Errondo
Easoko gasolindegi zaharraren parean egingo dute ibilbide bukaerako geldialdia. Puntu horretatik Antso Jakitunerantz jarraituko dute, eta gero ohiko ibilbideari ekingo diote berriro. Urbieta 38ko geltokiak eta Mendeurrenekoak ez dute zerbitzurik izango. Easoko gasolindegi zaharraren parean egingo dute geldialdia.
• 8-Gros-Intxaurrondo, 9-Egia-Intxaurrondo, 13-Altza, 14-Bidebieta, 29-Hego Intxaurrondo eta 42-Aldapa-Egia
Okendo kaleak norabidez aldatuko du eta Erregina Erregentetik sartuko da. 8 eta 29 lineek Okendo kalean egingo dute ibilbide bukaerako geldialdia, Askatasunaren Hiribidearen izkinan. 9 eta 42 lineek Okendo kalean egingo dute ibilbide bukaerako geldialdia, Kaputxinoak elizaren ondoan. 13 lineak Okendo kalean egingo du ibilbide bukaerako geldialdia, Camino kalearen izkinan. 14 lineak Okendo kalean egingo du ibilbide bukaerako geldialdia, 18. zenbakiaren ondoan.
• 17-Gros-Amara-Miramon eta 24-Altza-Gros-Antigua-Intxaurrondo
Grosetik Amararako joaneko ibilbidean, Iparreko Geltokian desbideratu egingo dira, eta Federico Garcia Lorca pasealekutik eta Urumea pasealekutik joango dira, Jose Antonio Agirre Zubiraino. Zuaznabarretik aurrera jarraituko dute. 17 lineak behin-behineko zutoin batean geldialdia egingo du, eta 24 lineak Pio XII.ean egingo du geldialdia. Puntu horretatik ohiko ibilbideari ekingo diote berriro. Bilbo plazako geltokiak, Mendeurrenaren plazakoak eta Antso Jakituna 28koak ez dute zerbitzurik izango.
Aldaketa guztiak esteka honetan ikus ditzakezue.