Zabaldu dute Udaberriko lasterketarako izen ematea
Martxoaren 17an egingo da Udaberriko 20. lasterketa, eta izen ematea zabalik dago jada. Donostiarrak kirol elkarteak eta EHUk antolatzen dute lasterketa, eta hamar kilometroko ibilbidea du. Martxoaren 17an, 10:00etan hasiko da kirol proba.
Izen emateak Rock the Sport webgunearen bidez egin daitezke, eta dortsalak martxoaren 14ra arte jaso ahal izango dira. Izen ematearen prezioak honakoak dira: Hamabost euro otsailaren 1era arte, hemezortzi euro martxoaren 10era arte, eta hogei euro martxoaren 14ra arte. Parte hartu ahal izateko gutxienez 16 urte beharko dira.
EHUko ikasleentzat, administrazio eta zerbitzuetako langileentzat eta irakasle eta ikerlarientzat honakoak izango dira prezioak: sei euro otsailaren 13ra arte, eta hamalau euro otsailaren 14tik martxoaren 10era arte.
Dortsalak
Kronometrajea txipen bidez egingo da. Txipa erantsita duten dortsalak hemen jaso ahal izango dira:
– Donostiako Robers kirol dendan: martxoak 13, 14 eta 15, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbata 16 ean, 10:00 eta 13:00 artean.
– EHU-ko Kirol zerbitzuan: larunbata 16an, 16:00 eta 20:00 artean, eta igandea 17an, 08:00 eta 09:00 artean.
Ezinbestekoa izango da NANa edo izen emate ziurtagiria aurkeztea.