Bidaia kopuru errekorra egin du Dbusek 2023an
Guztira 29.599.122 bidaia erregistratu dira, hau da, bidaiarien %16,05eko hazkundea 2022koaren aldean.
Dbusek bere historian egindako bidaia kopuruaren marka hautsi du 2023an. Guztira, 29.599.122 bidaia erregistratu dira, hau da, bidaiarien %16,05eko hazkundea 2022koaren aldean, orduan 25.503.508 bidaia erregistratu baitziren.
Zifra horien arabera, 2023. urtea lehen postuan dago urtebetean egindako bidaien rankingean, Dbusek Donostian zerbitzuak eskaintzen dituenetik: 2023an 29.599.122 bidaia; 2019an 29.583.538 bidaia; 2011n 29.216.698 bidaia; 2018an 29.168.773 bidaia eta 2010ean 29.015.007 bidaia.
2023an, 28-Amara-Ospitaleak-Bulebar linea izan da erabiliena, 3.746.879 bidaiarekin, eta ondoren 13-Altza linea (3.691.814 bidaia) eta 5-Bentaberri linea (2.769.502 bidaia).
Hiri autobusak gehien erabili diren hilabeteak izan dira iraila, Dbusen historian hilabete bakarrean egindako bidaien kopururik handiena izan baitu, 2.657.183 bidaiarekin, eta ondoren abuztua, 2.621.695 bidaiarekin, Dbusen historian hirugarren postua lortuta historia osoko hilabete batean egindako bidaia kopuruaren rankingean. Azaroan 2.614.137 bidaia erregistratu dira, hilabeterik onenen artean laugarren postuan, eta urrian 2.610.029, Dbusek bidaia gehien egindako hilabeteen bosgarren postuan.
Autobusa gehien erabili den urteko egunak hauek izan dira: abenduaren 21a (San Tomas) 120,16 bidaiarekin, urtarrilaren 19a (San Sebastian bezpera) 116.594 bidaiarekin; abenduaren 1a (Gabonetako argiak piztea) 114.565 bidaiarekin; eta urriaren 31 (Gau Beltza) 110.805 bidaiarekin.