Errege Magoak Donostiara iritsi dira
Hemen dira Errege Magoak, haurrentzako zein helduentzako opariak prest dituztela. Igeldoko funikularretik iritsi dira aurten, eta euria ez da oztopo izan haurren harrera beroa jasotzeko.
Zozketa bidez aukeratutako 21 haur 10:00ak aldera igo dira funikularrean Igeldoko parkera, eta irrikaz eta urduri egon dira han, euritik babestuta, Errege Magoen zain. 10:30ean agertu dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, eta haur horien gutunak jasotzen hasi dira. Umeekin argazkiak egin ondoren, Suitzar Mendian muntatu dira erregeak, eta denak elkarrekin jaitsi dira jarraian funikularrean.
Behera iristean, erregeen laguntzaileak, txaranga eta haur eta guraso andana zituzten zain, eta txarangaren erritmora, haur ugariren gutunak jasotzen aritu dira ekialdeko maiestateak. Ondoren, autoan igo, eta hiriko auzoetatik ohiko ibilbidea egitera abiatu dira. Goiz osoan zehar ibiliko dira auzoetatik, eta 15:30ean egingo diete harrera udaletxean. Arratsaldean, desfilea egingo dute urteroko legez, 18:00etan hasita.
Jarraian, Errege Magoen iritsieraren irudi bilduma eta bideoa ikus ditzakezue: