Udalak ohartarazi du Udaltzaingoarentzat donazioak eskatzen ari direla telefonoz, iruzur egiteko
Donostiako Udalak jakitera eman duenez, Udaltzaingoak hainbat dei jaso ditu ohartaraziz pertsonaren bat etxeetara eta enpresatara deika ari dela Udaltzaingoaren aldizkari baterako donazioak eskatzen.
Adierazi dutenez, Udaltzaingoak ez du inongo aldizkaririk argitaratzen, eta ohartarazi dute donaziorik “ez egiteko” dei hori jasotzen bada, iruzur bat delakoan. Une honetan, Udaltzaingoa gaia ikertzen ari da.