Antiguako jaiek abestia izango dute aurten
Antiguako Herenegun Indabe eta Oihu taldeek hartu dute parte abestian eta Haritz Harreguy arduratu da grabaketa eta nahasketa prozesuaz.
Urtarrilaren hasierarekin, motorrak berotzen hasten dira Antiguan, eta aurten, aldaketa nabarmenak izango diren arren -frontoiko obrak tarteko- festa giroa iragartzeko berri on bat dute. Herenegun taldeak sare sozialetan zabaldu duenez, Antiguako Jaiek abestia izango dute aurten. “Antiguako Jai Batzordeak Antiguako jaien abestia sortzea proposatu zigun momentuan ez genuen bi aldiz pentsatu. Auzotik, auzoarentzat eta maitasun osoz eginiko abestia” dela azaldu du taldeak.
Antiguako Herenegun taldearekin bat, Indabe eta Oihu taldeek hartu dute parte abestian eta Haritz Harreguy arduratu da grabaketa eta nahasketa prozesuaz. Era berean, “Herri Izaera” izeneko abestia Ttaka marrazkiak ilustratzailearen diseinuarekin zabaldu dute. Kanta, ostiral honetan, urtarrilak 12, egongo da entzungai, jaiak hasi baina astebete lehenago, txupina bota orduko denek ongi ikasita izan dezaten.