Antiguan, eraso matxisten aurkako brigadak antolatuko dituzte jaietarako
Urtarrilaren 10ean, asteazkena, 19:00tan bilera ireki eta mistoa egingo dute Antiguotarrak elkartean.
Urtarrilaren 19an dira txupina botatzekoak Antiguan, eta hortik aurrera jai giroa izango da nagusi auzoan. Gorputzak astintzen hasi aurretik, baina, brigadak sortuko dituzte aurtengo protokoloa azaldu eta txandak osatzeko. “Denok dakigun bezala, gertu jaiak gertu ditugu eta egunero jasaten ditugun erasoez gain, jai giroan hain ohikoak diren erasoak jasateko aukerak ere gertu ditugu”, azaldu dute sare sozialetan zabaldutako mezu baten bitartez.
Hala, urtarrilaren 10ean, asteazkena, 19:00tan bilera ireki eta mistoa egingo dute Antiguotarrak elkartean, diotenez “denon ardura eta erantzukizuna” baita eraso eta erasotzaileek aurre egitea.