Donostiako Udalbatzarrak aho batez berretsi ditu Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduen Dominak
Isabel Verdinik jasoko du Danborra eta Mentxu Medel, Angel Rueda, Adisis, Bizikletaz Adinik Ez eta Atecek jasoko dituzte Hiritar Merezimenduaren Dominak.
Donostiako Udalbatzarrak aho batez berretsi du astelehen honetan 2024ko Hiritar Merezimenduaren Domina eta Urrezko Danborra jasoko dutenen hautaketa.Horretarako, ezohiko bilkura bat egin dute, eta udaleko talde politikoek aurtengo Hiritar Merezimenduaren Dominak jasoko dituzten esfortzua nabarmendu dute. Hala, Mentxu Medel dantza irakaslea, Angel Rueda elektrizitate artikuluen merkataria, Adisis fundazioa, Bizikletaz Adinik Ez elkartea eta Atece erakundearen inguruan aritu dira, euren lana goraipatzen.
Prozesu berdina jarraitu dute Urrezko Danborraren kasuan ere. Isabel Verdinik bere abizena daraman dantza taldea sortu zuen orain 22 urte, gaixotasunen bat zuten pertsonentzako aisialdi falta zela eta. Gutxinaka, taldea osatzen joan ziren Down sindromea duten gazteekin eta egun estatuko txapelketetara aurkezten dira. Isabel Verdinik San Sebastian egunean jasoko du Urrezko Daborra Donostiako alkate Eneko Goiaren eskutik.