Palestinaren aldeko protesta zaratatsua egingo dute Donostian
Gipuzkoako Foru Aldundiak ohorezko domina emango dio CAF enpresako presidente Andres Arizkorreta Garciari, eta, horren aurrean, protesta bat antolatu du Palestinarekin Elkartasuna egitasmoak ostiralerako. Protesta zaratatsua izango da, 18:00etan, Gipuzkoa plazan.
Salatuko dute “Gipuzkoako Foru Aldundiak CAFen Israelekiko kolaborazioa saritu” egingo duela, “gipuzkoar guztion izenean”. Izan ere, CAF enpresa euskal herritarra hainbat tren linea handi garatzen ari da Israelen. Horregatik, aldundia eta CAF “sionismoaren konplize” direla salatuko dute elkarretaratzean. Bestalde, antolatzaileek adierazi dute “onartezina” dela saria ematea: “Internazionalizazioa saritu nahi dute. Palestinarren gainetik, koloniak lotzeko Israelentzat trenak egitea saritu nahi dute”.
Horrez gain, gogoratu behar da joan den astean manifestazio nazionalera deitu zuela Palestinarekin Elkartasuna egitasmoak hilaren 27rako, Ordizian. Mendebaldeko gobernu, alderdi politiko eta enpresen Israelekiko konplizitatea salatuko dute mobilizazio horretan.