Zinemagileen arteko Elkarrizketak zikloaren 3. edizioa egingo da aurten Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailarekin batera. Parte Zaharreko Santa Teresa Komentuan elkarrizketa sorta bat eskainiko da aditu askoren eskutik: Negu Kolektiboa, Victor Iriarte eta Carlos Muguiro, Elena Martin, Laura Ferres eta Javier Macipe, Isabel Coixet eta Sara Mesa, JA Bayona eta Belen Atienza, Belen Funes eta Marçal Cebrian eta Isabel Herguera eta Pablo Berger.
Bihar bertan abiatuko da egitasmoa Negu Kolektiboak eskainiko duen saioarekin. Kolektiboa Ekain Albite, Mikel Ibarguren, Nicolau Mallofre eta Adria Rocak osatzen dute. Zikloaren barnean, Locarnoko 76. Nazioarteko Zinemaldian epaimahaiaren aipu berezia lortu zuen Negu Hurbilak luzemetraiari buruz arituko dira Negu Kolektiboaren lan horrek ETAren su etetearen ondorengo testuinguruan kokatzen du istorioa, “eta arrazoi politikoengatik eta errepresaliak jasateko beldurrak bultzatuta beren lurraldetik ospa egiten duten iheslarien esperientzia du abiapuntu”.
Horren ostean honako saioak atondu dira: Zinema eta beste diziplina batzuk. Victor Iriarte eta Carlos Muguiro (otsailak 13); Lehen operak. Elena Martin, Laura Ferres eta Javier Macipe (otsailak 27); Literatura egokitzapenak: Isabel Coixet eta Sara Mesa (martxoak 7); Animazioaren egoera: Isabel Herguera eta Pablo Berger (data konfirmatzeke); Zinema idaztea: Belen Funes eta Marçal Cebrian (maiatzak 7); Filmak ekoiztea: JA Bayona eta Belen Atienza (data konfirmatzeke).