Udaltzaingoaren sententziaren aurka mobilizatuko dira ostiralean
Epai batek baliogabetzat jo du Donostiako Udaltzaingoaren lan deialdiaren euskara eskakizuna, eta, horren aurrean, mobilizatzera deitu dute Bagera elkarteak eta Euskalgintzaren Kontseiluak. “Oldarraldi judizialak ez du etenik. Sententziaz sententzia gero eta argiago geratzen ari da olatu erreakzionario, atzerakoi eta euskarafoboa”, salatu dute.
Horrela, elkarretaratzera deitu dute ostiralerako (hilak 12), 18:30ean, Alderdi Ederren. “Donostian euskaraz bizi nahi dugu eta ez dugu eskubide murrizketarik onartuko!”, gehitu dute.