Zuhaizti eta Amara Berri Urbieta ikastetxeetako jolastokiak eraberritzeko lanak adjudikatu dituzte
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak Izarraitzpe Lorezaintza, S.L.L. enpresari adjudikatu dizkio Zuhaizti HLHI eta Amara Berri Urbieta HLHI ikastetxeetako jolastokiak eraldatzeko lanak. Zuhaiztiko lanak hamabi astean egin beharko ditu enpresak eta 96.185 euroko aurrekontua izango du horretarako. Amara Berri Urbietakoa ere hamabi astean egin beharko du, eta 93.182 euroko aurrekontua izango du.