Animaliarik ez sansebastianetan
Donostia Festak Danborradako desfileetan animaliarik ezingo dutela erabili gogorarazi die helduen konpainiei.

Donostia Festak Danborradako desfileetan animaliarik ezingo dutela erabili jakinarazi die San Sebastian egunean helduen danborradan parte hartzen duten konpainiei. Neurria, duela bi urte onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Etxeko Animaliak Babesteko Legeak eta iaz Gobernu zentralak sustatutako Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babesteko Legea babesten dute.Era berean, jai herrikoietan zaldiek eta beste espezie batzuek parte hartzea arautzen duen araudi bat idazten ari dira.
Araudiaren arabera, animaliak San Sebastian Eguneko festetan eta desfileetan erabiltzeko, zenbait baldintza bete behar dira, kaleen zabalerari edo jendearen hurbiltasunari buruzkoak, besteak beste. Hori horrela Festak-ek uste du ezin direla arau horiek errespetatu helduen danborradetan, ez baitago kontrolik ikusleak non dauden jakiteko, eta kasu askotan, Parte Zaharrean, esterako, kaleak ez dira legeak ezartzen duen zabalerara iristen.