Euskara aurkako helegitea aurkeztu zuen abokatuak sare sozialetan jasotako mezuak salatuko ditu
Lopez Leraren arabera, bere aurkako argitalpen horietan "euskarafoboen zerrenda bat" egiteko animatu dituzte sareetako erabiltzaileak.
Juan Ignacio Lopez Lerak, Donostiako Udaltzaingoaren bi plaza eskuratzeko euskararen B2 eskakizunaren baldintzaren aurkako helegitea aurkeztu zuen abokatuak, salatuko egingo ditu X sare sozialean bere kontrako argitaratutako mezuak. Hala, aurreratu zuen atzo, EFE albiste agentziari egindako adierazpenetan. Lopez Lerak dio, bere aurkako argitalpen horietan “euskarafoboen zerrenda bat” egiteko animatu dituztelako sareetako erabiltzaileak. Hala, delituren bat izan litekeelakoan, Ertzaintzarengana joko du eta babesa eskatuko dio Gipuzkoako Abokatuen Elkargoari.
Donostiako epaitegi batek osorik baietsi zuen errekurtsoa, eta abokatu horrek argudiatu zuen bi lanpostuetara egokitzeko B2 hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko eskaera “bere bezeroak funtzio eta kargu publikoetan berdintasun baldintzetan sartzeko zuen oinarrizko eskubidea urratzea” zekarrela, Espainiako Konstituzioan jasotakoaren arabera.
Aurreko kasuak
Udaltzaingoaren kasuaz gain, Lopez Lerak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Uliazpi Fundazioan zaintzaile izateko 34 plazaren deialdia bermatzen zuen epaia baliogabetzeko prozedura bideratu zuen, euskara mailarik ez duten pertsonak diskriminatzen zituela iritzita. Era berean, 2021eko maiatzean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren kasua eraman zuen ere, eta orduan ere baliogabetzat jo zuen Irungo Udalaren ebazpen bat, mugako hirian hamabi udaltzain plaza deitzeko, arrazoi beragatik.