Jazzaldian joko duten tokiko taldeen hautaketa hasi da
59. Jazzaldia 2024ko uztailaren 23tik 28ra izango da aurten da, eta urteroko moduan, aurrera doa bertan joko duten hamar tokiko taldeak hautatzeko prozesua. Hala, hasiera batean, behin-betiko zerrenda osatzeko, hamabost emanaldi eskainiko dira jendaurrean.
Hautatze prozesu honi sostengu berezia ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituarekin. Helburua musikaren eta arte eszenikoen arloetan talentu gipuzkoar gazteak bultzatzea du Katapulta Tour Gipuzkoak, eta aldi berean, Gipuzkoako eszena dinamizatzea, klubei zein antolatzaileei laguntza emanez.
Emanaldiak Victoria Eugenia Club aretoan eta Kutxa Fundazioa Klubean, Tabakaleran, izango dira:
– Victoria Eugenia Club: doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.
– Kutxa Fundazioa Kluba: sarrerak hemen eskuragarri – 3 € aldez aurretik erosita eta 5 € leihatilan