Korrika martxoaren 23an igaroko da Donostiatik
Martutenetik sartuko da eta auzo gehienetatik igaro ondoren Herreratik aterako da Trintxerperako noranzkoan.
Ttipi-Ttapa, badator 23. Korrika eta euskalzaleak bi hilabete baino ez dituzte euskararen festa handirako atzera kontaketa egiteko. Gaur goizean argitaratu dituzte martxoaren 14tik 24ra bitarteko ibilbidea eta ordutegiak, eta dagoeneko prest daude kilometro guztiak. Aurten, martxoaren 23an, larunbata, igaroko da Korrika Donostiatik, ibilbidea Baionan amaitu baina egun bat lehenago. Arratsean izango da hori, Martutenetik sartuko baita 18:15ean eta Herreratik irten, Trintxerperako bidean, 23:10 aldera.
Bost ordu inguruko ibilbide horretan lekukoa hurrengo auzoetatik igaroko da: Txomin Enea (18:22), Loiola (18:25), Loiolako Erribera (18:42), Amara Berri (18:47), Amara (19:06), Erdialdea (19:18) Antigua (19:29), Ibaeta (19:41), Añorga (19:55), Gros (21:00), Egia (21:23), Intxaurrondo (21:45), Bidebieta (22:19), eta Altza (22:22). Era beran,Belartzako irteerarik izango ez duenez aurten, bi aldiz gurutzatuko ditu Añorga, Ibaeta, Antigua eta Erdialdea.
Korrikaren aplikazioa
Aurten ere Korrikak badu aplikazioa, eta ibilbide osoa erakusteaz gain, aukera emango du Korrikaren martxa zuzenean jarraitzeko furgonetaren geolokalizazioaren bitartez. Hala, azaldu dutenez, “korrikalariek jakingo dute Korrika aurreratuta ala atzeratuta datorren”.