Igeldoko autobus zerbitzua ordu erdi lehenago hasiko da astegunetan
Datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 15, Igeldoko bizilagunek 16. linearen beste irteera ordu bat izango dute goizeko 7:00etan, Donostiako erdigunera joateko. Horrela, Dbusek ordu erdi bat lehenago egingo du lehen irteera 16-Igeldo linean, lanegunetan, orain arte goizeko 7:30ean irteten baitzen lehen zerbitzua. Bulebarretik, berriz, ohiko orduan egingo du lehen irteera.
Igeldotarrek denbora asko daramate eskatzen Igeldon zerbitzua lehenago hasteko. Neurriaren bideragarritasuna aztertzeko, datorren astelehenean hasi eta ekainera arte, Dbusek zerbitzu gehigarri hau eskainiko du. Hala ere, zerbitzuaren erabileraren jarraipena egingo da, eta ekainean erabakiko da zerbitzuak jarraitzea edo ez, zerbitzuaren erabiltzaile kopuruaren arabera.