21 urteko gazte bat atxilotu dute, kirol instalazio batean lapurreta egitea egotzita
Ertzaintzak jakinarazi duenez, goizaldeko bostak pasata, hiriguneko kirol instalazio batzuen alarmak piztu dira eta patruila bertaratzerakoan, gazte bat ikusi dute kirol zentrotik irteten. Adierazi dutenez, indarrez irekita zegoen ate bat erabili du horretarako.
Ustezko lapurra geldiarazi eta identifikatu ondoren, azpiegitura miatu dute, eta egiaztatu dute harrera gunean tiraderak irekita egoteaz gain, barrualdea nahasita zegoela. Egoera ikusita, eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atxilotu egin dute, indarra erabiliz egindako lapurreta delitu baten ustezko egilea delakoan. Jarraian, polizia etxera eraman dute, beharrezko izapideak egiteko, epailearen esku utzi aurretik.