Parte Zaharreko Sheshenarena danborradak Aita Mari erreskate ontzia omenduko du
Urteroko legez, Parte Zaharreko Sheshenarena danborradak elkarte edo pertsona bat omenduko du San Sebastian egunean. Aurten, Aita Mari erreskate ontzia erabiltzen duen Salvamiento Maritimo Humanitario gobernuz kanpoko erakundea omenduko dute, Mediterraneoan migratzaileen erreskate lanetan egiten duen lanagatik. Hala, Sheshenarena Kultur Elkarteak boluntario lanetan ibiltzen den Mikel San Sebastian beraiekin jotzera gonbidatu du San Sebastian egunean, eta aginte makila utziko diote kideek, danborradaren ibilbide amaiera berak gidatu dezan.
Sheshenarena danborrada
Sheshenarena danborrada mistoa 2013an desfilatu zuen aurrenekoz, Parte Zaharreko kaleetan zehar. 2018. urteaz geroztik, danborrada gizarteratzeko zailtasunak dituzten kolektiboekin dabil lankidetzan, eta gaixotasunen bat duten pertsonek hartzen dute parte danborradan.