Askotariko jarduerak antolatu dituzte Emakumeen Etxean uztailera bitarte
Donostiako Emakumeen Etxeak prest dauka 2024ko lehenengo seihilekoko jardueren egitaraua, eta denak doakoak izango dira. Izena eman behar da jardueretan parte hartzeko, Donostiakoemakumeenetxea.com edo Donostia.eus/berdintasuna webguneetan. Izena emateko laguntza behar izanez gero, Emakumeen Etxera joan eta bertan egin ahal izango da; 10:00etatik 21:00etara dago zabalik gunea.
Askotarikoak antolatu dituzten jarduerak: Matraka guneak deiturikoak —antzerki laborategia, clown ikastaroa, flamenko feminista, batukada feminista, eta abar—, formakuntzak —xilografia, filosofia eta feminismoa, autodefentsa feminista, eta abar— eta elkarguneak —etxeko langileen taldea neska gazteentzako jabekuntza gunea, eta abar—. Informazio guztia hemen kontsultatu dezakezue.