Merkatarientzako eta ostalarientzako euskara ikastaroetako izen ematea ireki dute
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak urtean bitan antolatzen ditu hiriko merkatarientzako eta ostalarientzako euskara ikastaroak: otsailetik ekainera eta urritik abendura. Horrela, otsailaren bigarren astean hasiko da lehenengoa, eta ikastaroan izena emateko epea astelehen honetan ireki dute.
Ikastaroa 60 ordukoa izango da eta ikasle bakoitzak 60 euro ordaindu beharko ditu. Interesdunek Internet bidez eman ahal izango dute izena, baina baita aurrez aurre ere, Euskara Zerbitzuaren bulegoan (Plaza Berria, 2). Ikastaroa hiriko euskaltegietan emango da (AEK, Ilazki, Hitzez, Legazpi 6, Urrats eta Urumea). Iaz, guztira, 221 merkatarik eta ostalarik egin zuten aipatu ikastaroa.