«Existitzen den beste Donostia hori» sarituko du Gross garagardoak
Gross garagardo marka donostiarrak sari banaketa bat antolatu du ostegunerako (hilak 18): Urrezko Lata. Grosseko kideek azaldu dutenez, sariketaren oinarria da “beste Donostia bat ez dela posible, baizik eta beste Donostia bat existitzen dela. Beti saldu digutenaz harago, badagoela beste Donostia bat, bizirik, gauzak egiten”.
Gastronomiazko Euskal Anaiartea elkartean izango da sariketa, 20:00etan. Hainbat sari banatuko dituzte, “Donostia ezezagun edo ikusten ez den hori mugitzen dutenei eskerrak emateko”.