Mikel Casal ilustratzailearen kartela aukeratu dute 83. Madrilgo Liburu Azokarako
Mikel Casal ilustratzaileari (Donostia, 1965) eskatu dio Madrilgo Liburu Azokak 83. edizioko kartela diseinatzeko. Maiatzaren 31tik ekainaren 16ra izango da azoka, eta kirola izango da gai nagusia. Kartela apirilaren hasieran aurkeztuko dute Cervantes Institutuan.
Casalek azaldu duenez, kirola eta irakurketa “guztion eskura dauden jarduerak” direla islatu nahi du kartelean, eta gorputza eta burmuina osasuntsu mantentzen laguntzen dutela jarduera horiek. Ideia hori “modu sinplean, alaian eta koloretsuan” irudikatu nahi du Casalek kartelean.
Madrilgo Liburu Azokako zuzendaritzak ilustratzaile donostiarrak “pertsonaiak sortzeko duen gaitasuna, askatasuna eta sormena” nabarmendu ditu. Halaber, ilustratzaile “berezia eta desberdina” izateagatik aukeratu dutela nabarmendu du.