Celta izango da Realaren aurkaria kopako final-laurdenetan
Kopako final-laurdenetako zozketa egin dute Madrilen, eta Realari Celta egokitu zaio aurkari gisa. Balaidos estadioan jokatuko da neurketa, partida bakarrera, hurrengo astean: hilaren 23an, 24an edo 25ean. Kanporaketako gainontzeko partidak hauek izango dira: Athletic-Bartzelona, Mallorca-Girona eta Atletico Madril-Sevilla.
Horrela, egun gutxian bi aldiz ariko dira aurrez aurre Vigokoak eta donostiarrak: larunbatean ligako partidan eta hurrengo astean kopakoan. Gaur gaurkoz, talde hobea da Reala, baina txuri-urdinei kopan kostatzen ari zaie nagusitasunez irabaztea, beraz, ez dago ezer erabakita. Txapelketaren fase erabakigarrian murgilduta, Realak erakutsi beharko du aurten ere kopa altxa nahi duela.