Garaipenaren bidetik jarraitu nahi du Realak
Bihar jokatuko dute Realeko neskek eta mutilek, eta etzi Txuri Urdineko neskek eta Ibaeta Basketek; Gipuzkoa Basketek, aldiz, gaur bertan jokatuko du.
Realeko neskak Huelvako Sportingi irabaztetik datoz, eta bide horretatik jarraitu nahi dute ligan, Levante Las Planasen etxean irabazita. Txuri-urdinak zortzigarren postuan daude eta valentziarrak hamargarrenean, beraz, aurkari zuzenak dira. Irabaziz gero, donostiarrek presioa sartuko diete goiko postuetako taldeei. Bestalde, mutilek Vigon jokatuko dute larunbatean, Celtaren aurka, sentsazio onak berreskuratzeko helburuarekin, Europako ahalik eta postu onena nahi dutela erakusteko. Jaitsierako postuetan ez sartzeagatik borrokatzen ari dira galiziarrak, beraz, txuri-urdinek baino maila baxuagoa izanda ere, ez dute ezer oparituko.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek Bartzelonaren etxean jokatuko du igandean, eta goiko postuetan presioa sartzeko partida aproposa izango da, katalanak ligako hamalaugarrenak baitira, donostiarrak baino maila nabarmen baxuagoa erakutsita. Gipuzkoa Basketi dagokionez, Caceresen etxean jokatuko dute gaur iluntzean. Ez litzateke partida zaila izan behar donostiarrentzat, Extremadurakoak ligako hamaseigarrenak baitira.
Azkenik, izotz hockeyan, Txuri Urdineko neskek Jaca hartuko dute etxean igandean. Ligako liderrak dira donostiarrak, eta lidergoan are gehiago sendotzeko helburuarekin aterako dira kantxara.
PARTIDAK
Futbola
Emakumezkoen liga, 14. jardunaldia
- Levanta Las Planas — Reala (larunbata, 20, 14:00)
Gizonezkoen liga, 21. jardunaldia
- Celta — Reala (larunbata, 20, 21:00)
Saskibaloia
Emakumezkoen liga, 18. jardunaldia
- Bartzelona — Ibaeta Basket (igandea, 21, 12:30)
Gizonezkoen bigarren mailako liga, 18. jardunaldia
- Caceres — Gipuzkoa Basket (ostirala, 19, 20:45)
Izotz hockeya
Emakumezkoen liga, 13. jardunaldia
- Txuri Urdin — Jaca (igandea, 21, 14:30)