Ekialdeko kaleak alaitu dituzte Altza, Intxaurrondo eta Bidebietako danborradek
Arratsaldean, danbor eta upel hotsak izan dira nagusi Altza, Bidebieta eta Intxaurrondon. Erdigune jendetsutik urrun, baina bizilagun eta senideengandik gertu, gogoz hartu dute festa, eta kaleak gora eta behera ibili dira giro ederrean. Bidebietan, auzoko konpainia izan da horren erantzule, Intxaurrondon eta Altzan bestalde, danborrada ugarik girotu dute festa. Besteak beste, Altza, Kosakos, Mons, Englishtarrak eta Zulo Zahar konpainiek desfilatu dute ekialdeko kaleetatik. Jarraian dituzue horien irudiak: