Erdialdea ere danbor hotsez bete dute eguerdian
Hiri osoa bezala, Erdialdea ere danbor eta upel hotsez bete dute eguerdian hainbat danborradek. Bertan izan dira, besteak beste, Aldapeta Maria ikastetxeko danborrada Artzain Onaren katedralaren parean, Eiztari Etxeako danborrada beraien elkartearen aurrean, eta Emakumeen Etxeeko danborrada.
Azken hauek Emakumeen Etxearen parean hasi dira, eta ondoren, Santa Katalina plazara joan dira. Bertan, omenaldia egin diote Marta Etura aktore donostiarrari. Emakumeen Etxeko oroigarria eta lore sorta bat eman dizkiote bere ekarpenagatik. Horrez gain, danborrada horri musika jartzen aritu den emakumeen txaranga ere omendu dute.
Hona hemen aipatutako danborraden irudiak: