Haurrena izan da eguerdia Erdialdean
Danborradak nonahi entzun eta ikus daitezke gaurkoan hiriko ia edozein txokotan, baina eguerdia haurrena izan da Erdialdean, 4.731 haurrek Raimundo Sarriegiren doinuez bete baitituzte kaleak.
12:00etan hasi dira Alderdi Ederren San Sebastian martxa joz, San Jose ikastetxeko Anir Guyenbat Danbor Nagusiaren zuzendaritzapean. Ondoren, 48 konpainiak banan-banan ateratzen joan dira, Erdialdeko kaleetatik desfilatzeko, giro ederrean. Ohiko legez, Danbor Nagusiaren eta pertsonaien konpainiak izan dira desfileko azkenak.
Hain zuzen ere, Santa Teresa ikastetxeko haurrek gorpuztu dituzte aurten XIX. mendeko pertsonaiak, eta hauek izan dira karrozan desfilea itxiz joan diren haurrak: Marko Etxezarreta Hermida izan da alkatea, Sofia Novac notarioa, June Carrillo Arroyo hiritarra, Naroa Briones Zamora eta Haizea Parra Blacio batelariak, Julen Martin Gomez arrantzalea, Maialen Lozano Lamarain eta Noa Usabiaga Martinez iruleak, Ion Burleigh Arranz artzaina, Ane Etxezarreta Hermida dendaria, Sara Ramos Abad urketaria eta Iñigo Lopez-Para Prieto mandazaina. Bestalde, Anir Guyenbatek Alazne Neire Herrador jenerala eta Elaia Peman Saenz de Santamaria laguntzailea izan ditu bidelagun.
Jarraian, haur danborradako irudi bilduma ikus dezakezue: