Nola dantzatzen da Lantzeko zortzikoa?
Euskal inauteriak ospatuko dituzte Grosen otsailaren 10ean, neguaren amaiera eta udaberriaren etorrera festa bidez ospatzeko. Dantzak, musikak eta koloreek beteko dituzte auzoko kaleak egun horretan.
Hondarpe auzo elkartea egun horretarako egitaraua ixten ari da, eta urtarrilaren 26an auzolana antolatu dute elkartean, 17:00etatik aurrera. Horrez gain, bideo bat egin dute, Lantzeko zortzikoa nola dantzatzen den azaltzeko: