Pentsiodunek euren borrokaren seigarren urteurrena ospatu dute
Pentsiodunen Mugimenduak sei urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko elkartu dira astelehen goizean Bulebarrean. Hain zuzen ere, kioskoaren bueltan eta dultzaineroen doinuek lagunduta, luntxa egin dute euren borrokaren sei urteak ospatzeko.
Azken urteotan, Euskal Herriko mugimendu indartsuenetako bat izan da pentsiodunena, eta 1.080 euroko pentsio minimoa eta emakumeen eta gizonen arteko pentsio arrakala gainditzea dira euren aldarrikapen nagusiak.