Gladys Eneako beltxarga bat, Egiatik paseoan
Gaur goizean, Gladys Eneako beltxarga batek Egiako hainbat bizilagun harritu ditu, kaletik zebiltzala hegaztiarekin topo egin ostean. Antza denez, animalia Gladys Eneako urmaeletik atera da, udal langileak bere bizitokia garbitzen ari ziren bitartean, eta parkeko sarrera gurutzatu du kalerako bidean, paseo bat emateko asmotan. Hala, auzotik buelta bat ematea erabaki du esploratzaileak, eta Mandasko Dukearen pasalekuan eta Egia kalearen beheko zonaldean ibili da aurrera eta atzera, ikusmira sortzen. Cristina Enea fundazioak sare sozialen bitartez jakinarazi duenez, baina, auzotik bueltaka ibili ostean “etxera itzuli da txintxo-txintxo”, eta minutu batzuk geroago lasai topatu dute bere ohiko lekuan.
Gaur goizean Cristina Eneako beltxarga Egia auzora atera da, Udal langileek bera bizi den urmaela garbitzen zuten bitartean. pic.twitter.com/MuNq5zV2U4
— Cristina Enea Fundazioa (@cristina_enea) January 23, 2024
Behin baina gehiagotan
Beltxargez gain, Egiako parkeko ikur nagusia dira paumak, eta bizilagunak ohituta daude haiek karrankaz entzutera. Noizean behin, gainera, parkeko eremutik kanpo ere ateratzen dira leku berriak “esploratzera” eta konfinamenduan, esaterako, Egia kalean ibili ziren aldapa gora.