Pitzadura handi bat agertu da Ametzagainako parkean
Pitzadura handi bat agertu da gaur Ametzagainako parkerako sarbideetako batean, mendi hegalaren lerradurak eraginda. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, pitzadura hamar bat metro luze eta ia bi metro zabalekoa da, eta parkearen sarreretako batetik, Intxaurrondoko Beharko biribilgunetik hurbilen dagoenetik, hiru metro eskasera sortu da. Hori horrela, Ametzagainak parkeko bide zatia moztu dute, bertatik igarotzea eragotzita.
Carlos Garcia Hiri Mantenimenduko zinegotziak adierazi duenez, udala arazoa konpontzeko hartuko diren neurriak aztertzen ari da. Gainera, udal teknikariak ingurua ari dira ikuskatzen, pitzadurak eraginen bat izan duen aztertzeko.