BCCren bigarren egoitzaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute
Beste behin ere, Uliako auzo elkarteak deituta, hamarnaka lagun mobilizatu ziren astearte arratsaldean Donostian, Basque Culinary Center (BCC) Manteon eraikitzekoa den bigarren egoitzaren aurka. Gainera, lanekin hasteko, egunotan Nafarroa hiribideko espaloiko hainbat zuhaitz moztu dituzte, hasiera batean horiek moztea aurreikusita ez bazegoen ere. Horrek zalaparta sortu du, eta haserrea erakutsi zuten manifestariek mobilizazioan.
Horrela, Okendo Kultur Etxetik abiatu zen manifestazioa, 19:00etan, eta Groseko kaleak zeharkatu ostean, udaletxean amaitu zuten, “parkea bai, Culinary ez” eta halako aldarriak oihukatuz. Hiriko hainbat eragilek hartu zuten parte mobilizazioan, besteak beste, EH Bilduk, Ezker Anitzak eta SOS Manteo plataformak.