'Bizi ala Iraun' kontzertu zikloa egingo dute bigarrenez Tabakalerako Kluba aretoan
Kutxa Fundazioak iaz inauguratu zuen Bizi ala Iraun kontzertu zikloari jarraipena emango dio martxoa eta maiatza artean. Antolatzaileen arabera, aurtengo edizioan are gehiago zabaldu dute beraien ikuspegia, musika herrikoietara hurbiltzen diren proposamenak erakarriz, hala nola rumba edo saltsa. Era berean, egunerokoa eta kostunbrismoa oinarri dituzten proiektuak ekarriko dituzte Donostiara, eta musika erabiliko dute dimentsio kolektiboko gai pertsonalak aztertzeko.
Zortzi kontzertuk osatzen dute zikloaren bigarren edizio hau, eta Tabakalerako Kluba aretoan izango dira, 21:00etan. Artista handiak izango dira protagonistak, hala nola Maria Rodes, 10 urte betetzen baititu agertokietan, soinu mailan zein konposizio mailan esperimentatzeko gaitasunarekin. Halaber, Vicente Navarroren musika, Espainiako eta Latinoamerikako folklorearen eta musika hiritar eta elektronikoaren artean mugitzen dena. Goxua´n Salsak Puerto Ricora eta Kolonbiara eramango ditu entzuleak, euskal ukitu eta ezaugarriekin bat egindako saltsa tradizionalarekin. Eta Fillas de Cassandrarekin, musika eta ahozko tradizioarekin, feminismoarekin, soinu modernoekin eta mitologia greziarrarekin egingo dute topo bertaratzen direnek.
Sarrerak Kutxa Fundazioaren webgunean daude salgai.
Programa:
03/01 Maria Rodes + Enric Montefusco
03/02 Amorante + Muare
03/15 Vicente Navarro + Idoipe
04/12 Fillas de Cassandra
04/20 Telmo Trenor “Z8rtziko”+ Benizze
04/26 Raimundo el Canastero
05/03 Goxua´n Salsa
05/04 Maruja Limon