Crystal Fighters taldeak atzeratu egin du Donostian emango duen kontzertua
Crystal Fighters talde britainiarra otsailaren 14an zen Kursaalean jotzekoa, baina emanaldia urriaren 24ra atzeratu dute (19:30). Europan antolatuta zuten bira osoa atzeratu dute, taldeak berak azaldu duenez, Sebastian Pringle abeslariak malaria harrapatu duelako: “Zoritxarrez, gure kide Sebastianek malaria harrapatu du, Ghanara egin berri duen bidaian”.
Kursaalerako kontzerturako salduta zeuden sarrerak baliogarriak izango da urrikorako, beraz, sarrerak erosita dituztenek ez dute zertan aldaketarik egin behar. Dirua itzultzea nahi izanez gero, kursaaleszena@kursaal.eus helbidera idatzi behar da, otsailaren 14a baino lehen.