EAJk eta PSEk atzera bota dute La Sirena aterpetxearen protokoloa urgentziaz aldatzeko EH Bilduren eskaera
Gaurko udalbatzarrean EAJk eta PSEk atzera bota dute La Sirena aterpetxearen protokoloa urgentziaz aldatzeko EH Bilduren eskaera. Izar Hernando EH Bilduko zinegotziak alderdiaren izenean eskatu du ireki dadila “berehala” La Sirena, “izozteei itxaron gabe”.
“Lehenago ere egin izan dira salbuespen horiek; iaz eta duela bi urte ere izozteei itxaron gabe ireki zen gau batean baino gehiagotan aterpetxea”, nabarmendu du Hernandok. Gaur, bihar eta egunotan gauza bera egiteko eskatu du EH Bilduk, eta aldi berean, protokoloa aldatzea eskatzen ari direla esan du. “Protokoloan azaldu behar da La Sirena irekita egongo dela negu osoan zehar, izozteetara itxaron gabe, iruditzen zaigulako bitarteko hori erabilgarri egotea eta ez erabiltzea inhumanoa eta enpatia faltako neurri bat dela”, salatu du Hernandok.
EAJk eta PSEk, ordea, atzera bota dute protokoloa urgentziaz aldatzeko eskaera hori.