Loiolatarra elkarteak jaso du San Sebastian egunean Plaza Berrian zintzilik egon zen bandera
San Sebastian egunean Plaza Berriko udaletxe zaharreko mastan zintzilik egon zen Donostiako bandera Loiolatarra elkartean dago dagoeneko. Loiolako elkarte ezagunak 100 urte beteko ditu aurten, eta udalak mendeurrenaren harira eman dio bandera.
2020tik, San Sebastian egunaren ondoren, hiriko eragile bati ematen dio udalak sansebastianetan igo eta jaisten duten hiriko bandera, bordatuta. 2020an, Union Artesanak jaso zuen bandera, bere 150. urteurrenarengatik; 2021ean, Osakidetzari eman zioten pandemian egindako lanarengatik; 2022an, ez zen jairik ospatu eta, 2023an, Intxaurrondoko Artzak Ortzeok elkarteak jaso zuen bandera bere mendeurrenarengatik.