Elegante murgildu dira Antiguako jaietako azken asteburuan
Giro ederra egon zen ostiral arratsaldean Antiguako poteo elegantean.Joseba Parron San Sebastian Sansebastianetako asteburuarekin nahikoa ez, eta asteburu honetan ere jai giroan murgilduta egongo dira Antiguakoak. Ostiral iluntzean egin zuten poteo elegante arrakastatsua, eta ohiko legez, ehunka lagun bildu ziren elegante jantzita.
Txarangaren erritmora, auzoko kaleak zeharkatu zituzten, tabernaz taberna geldialdiak egiten, giro ederrean. Batek baino gehiagok gaua ederki luzatuko zuen, baina laster biziberrituko dira gaupaseroak, asteburu luzea baitute aurretik; hemen kontsultatu dezakezue egitaraua.
Jarraian, poteo elegantean Joseba Parron San Sebastian argazkilariak egindako argazkiak:


