Giro ederra izan da Antiguako kalejiran eta herri bazkarian
Ostiraleko poteo elegantearen ondoren, biziberritu egin dira Antiguakoak, eta jai giroan murgilduta daude goizetik. Hain zuzen ere, kalejiran ibili dira goizean auzoko kaleetan barrena, kuadrilla bakoitza bere blusarekin, giro ederrean. Ondoren, ehunka lagun Ibaetako frontoira abiatu dira, herri bazkaria egiteko.
Bapo bazkalduta, jai giroan murgilduta jarraitzen dute Antiguan, egitarau zabala baitute aurretik oraindik. Izan ere, frontoia obretan egonda eta Doka itxita egonda ere, antiguatarrak erakusten ari dira edozeren gainetik ondo pasatzen dakitela.
Hemen ikus ditzakezue kalejiran eta bazkarian Joseba Parron San Sebastian argazkilariak egindako argazkiak: