Barrenetxeak 2030era arte berritu du Realarekin
Ander Barrenetxea aurrelariak kontratua berritu du Realarekin, eta 2029-2030eko denboraldiaren bukaerara arte elastiko txuri-urdina janzten jarraituko du. Horrela, taldean kontratu luzeena duen jokalaria da orain.
22 urteko donostiarra Realaren harrobian hezitako jokalaria da, eta bere lekua egin du Imanol Alguacilen taldean. Horrela, Barrenetxea pozik agertu da kontratua berritu izanarekin: “Pozgarria da Realarekin kontratua berritzea. Klubak etorkizunerako proiektu handia du. Pozik eta eskertuta nago”.