Lan baldintza hobeen alde mobilizatu dira Aspaceko etxebizitza zerbitzuko langileak
Aspaceko etxebizitza zerbitzuko langileek elkarretaratzea egin dute enpresaren bulegoen aurrean, Donostian. Horrela, langileen asanbladan adostu zuten moduan, jardun sindikala abiatu dute LAB, ELA eta CCOO sindikatuek. Langileen lan baldintzak hobetzea eta eros ahalmena bermatuko dien hitzarmena lortzea da euren helburua. “Enpresako zuzendaritzak hitzarmen berrirako KPIaren bermea eta bestelako lan baldintzen hobekuntzak jasotzen dituen proposamenik ekarri ezean, bestelako pausoak emateko asmoa erakutsi dute”, azaldu du LAB sindikatuak.
Antzeko mintzatu dira ELA sindikatutik, aldundiak esku hartu beharko lukeela nabarmenduta: “Denbora luzea daramagu negoziaketetan eta enpresak nahiko blokeatuta du, ez duelako soldatarik aktualizatu nahi izan. Edonola ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen duen zerbitzua denez, erantzukizuna ere badu”, azaldu dute ordezkari sindikalek.