Martxoaren 8ra begirako hiru asanblada ireki antolatu dituzte otsailean
Martxoaren 8ra begira jarri da dagoeneko Donostiako Asanblada Feminista, eta hiru asanblada ireki antolatu ditu hirian otsailerako, Emakumeen Nazioarteko Eguna prestatzeko. Otsailaren 5ean, 19an eta 29an izango dira asanbladak, 18:00etan. 5ekoa eta 19koa Emakumeen Etxean izango dira (Okendo kalea, 9), eta 29koa Groseko Marruma elkartean (Kale Berria, 12).
Orain, lasaitzen hasiak zinetenean…
— Donostiako Feministak (@DFeministak) January 30, 2024
💥 BADATOR MARTXOAK 8 ‼️
Donostiako Asanblada irekiak:
🟣 Otsailak 5, 19 eta 29 🟣
Adi deialdiei 👀 #Martxoak8 👇🏽 pic.twitter.com/HsdtEij9Ix