Muxumartin jatetxea txapeldunorde, Espainiako pintxo eta tapa lehiaketan
Portu kaleko Muxumartin jatetxea bigarren sailkatu da gaur, Madrilen egin den Espainiako Ostalaritza Elkartearen Pintxo eta Tapa Txapelketa Ofizialean. Diego Postigo Sanz sukaldaria “txahal ogitarteko prentsatua pikillo eta piparrekin” osatutako pintxoarekin iritsi da finalera, Huescako Ansils jatetxearen atzetik gelditu den arren. Sukaldari donostiarrak “gure amonek piperrekin prestatzen zituzten txahal ogitarteko tipikoaren Donostiako pintxo formatuko berrinterpretazio” moduan aurkeztu du elaborazioa IFEMAn, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaritza Nagusiaren babesarekin., eta bigarren saria ekarri du etxera-
Atzo, finalerdia egin zen Espainiako Estatu osoko 31 lurralde ordezkatzen zituzten 32 establezimendurekin. Finalerdia bi zatitan banatu zuten eta goiz partean egindako lehen zatian epaimahaiak Muxumartin Jatetxeari eman zion finalerako txartela
Arrakastaren pintxoa
Aurkeztu berri duten pintxo horrekin lehiatu ziren joan den azaroan Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak antolatutako Gipuzkoako III. Pintxo, Banderilla eta Miniaturazko Sukaldaritza Txapelketan ere. Orduan, ordea, “Pintxo Onena” kategoriako irabazlea izan zen.